SOLARMA SISTEMAS DE CONTROL Y SEGURIDAD PRIBATUTASUN POLITIKA

Azken egunerapena: 30/07/2022

SOLARMA SISTEMAS DE CONTROL Y SEGURIDAD, S.L. (aurrerantzean, SOLARMA), B-65009979 IFZ eta egoitza soziala: Farmazia kalea 30 - 32, Llinars del Valles (08450), Bartzelona; behar bezala erregistratuta dago Bartzelonako Merkataritza Erregistroan B528231 Orrialdean, 46703 Liburukian, 122 orrian. Solarmak adierazten du www.solarma.es (aurrerantzean, “Webgunea”) web orrialdearen jabea dela, Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean aurreikusitako betebeharrekin bat etorriz (aurrerantzean, “IGZMEL”).

Beharrezkoa da Webgunearen bidez eskatutako datu guztiak betetzea Erabiltzailearen esku jarritako zerbitzuak behar bezala emateko. Ez badira SOLAR PROFITek eskatutako datu guztiak ematen, ez da bermatzen emandako informazioa eta zerbitzuak behar ematea, behar bezala eskaintzea edo bezeroaren edo erabiltzailearen beharretara egokitzea.

Erabiltzaile terminoa Webgunera sartzen diren eta adinez nagusi diren pertsona guztiak izendatzeko erabiltzen da hemen.

 

DATUEN TRATAMENDUARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

 

Tratamenduaren arduraduna

SOLAR PROFIT ENERGY SERVICES, S.L.

Tratamenduaren helburua

Bezeroarentzako arreta

Kontsulta ebazpena harremanetarako online dagoen formularioaren bidez.

Tratamenduaren legitimazioa

Zure datuen tratamendua kontratu bat betetzean, adostasunean, interes legitimoan edota  legezko betebehar batean oinarrituta egon daiteke.

Hartzaileak

Ez zaie daturik lagako hirugarrenei edo Solar Profit Taldeko beste erakunde batzuei, zerbitzua emateko edo legezko betebehar bat betetzeko beharrezkoa ez bada.

Eskubideak

Datuak eskuratzea, zuzentzea, ezabatzea, aurkaratzea, tratamendua mugatzea, datuen eramangarritasuna, banakako erabaki automatizatuen xede ez izatea eta emandako baimena baliogabea. Gainera, gure DBOarekin harremanetan jar zaitezke dpo@solarprofit.es helbidearen bidez, eta Espainiako Datu Babes Agentzian ere erreklamazioa aurkeztu dezakezu, hori egokitzat joz gero.

Informazio gehigarria

Jarraian, datu-babesari buruzko informazio xehatua kontsultatu dezakezu.

 

DATUEN TRATAMENDUARI INFORMAZIO XEHATUA

 

1. Tratamenduaren Arduradunaren nortasuna eta harremanetarako datuak

Datuak babesteko araudiari dagokionez, eta, bereziki, datu pertsonalen tratamenduari eta horien zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduari (aurrerantzean, “DBEO”), eta datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari (aurrerantzean, “DPBEDBLO”) dagokienez, Tratamenduaren Arduraduna ondorengo hau da:

Tratamenduaren arduraduna

SOLARMA SISTEMAS DE CONTROL Y SEGURIDAD, S.L.

I.F.K.

B-65009979

Egoitza soziala

Farmazia kalea, 30 - 32, Llinars del Valles (08450), Bartzelona

Telefono zenbakia

902 730 161

Harremanetarako helbide elektronikoa

info@solarma.es

Datu-babes ordezkaria

dpo@solarprofit.es

 

2. Aintzat hartu beharreko legeria betetzea

SOLARMAk Webgunea DBEOra eta DPBEDBLOra egokitu du. Horretarako, datu pertsonalen konfidentzialtasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko eta babesteko politika, bitarteko eta prozedura teknikoak eta antolakuntzakoak baliatu ditu.

Webgunearen bidez SOLARMA zerbitzuen datu-ematea erabiltzailearen partetik (aurrerantzean, “Erabiltzailea”) borondatez egiten da eta erabiltzaile horri erabilera horren berri ematen zaio tratamenduaren aurretik. Erabilera horren helburuak ere jakinarazten zaizkio Erabiltzaileari.

3. Informazio pertsonalari dagokionez, kontuan hartzen ditugun printzipioak

SOLARMAri hainbat bitartekoren bidez emandako datuak, on-line edo off-line harremanetarako inprimakiak edo datuak biltzeko erabiltzen den beste edozein prozedura, indarrean dagoen datu-babes araudiaren arabera egingo dira, eta soilik Erabiltzaileari jakinarazi zaion zerbitzua emateko helburuarekin.

Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, DBEOren eskakizunekin bat datozen ondorengo printzipio hauek aintzat hartzen ditugu:

  • Zilegitasun, leialtasun eta gardentasun printzipioa: Zure datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarri bat izango dugu beti, helburu jakin baterako edo batzuetarako, eta aldez aurretik emango dizugu horren berri, gardentasun osoz. SOLARMAk jakinarazten dizu tratamenduaren helburua lortzeko behar den informazioa baino ez dela biltzen, eta informatutako xede edo xedeetarako eman dituzun datuak bakarrik tratatuko direla.
  • Datuak minimizatzeko printzipioa: Informatutako helburuei dagokienez beharrezkoak diren datuak baino ez dizkizugu eskatuko.
  • Kontserbazio-epea mugatzeko printzipioa:  Datu pertsonalak soilik datuak bildu zirenerako helburua bete arte gordeko dira, eta datu pertsonal horien tratamendua legitimatu zuen kausak bere horretan dirauen bitartean. Tratamendua legitimatu zuen helburua bete ondoren, datu pertsonalak behar bezala blokeatuta gordeko dira alderdien arteko harremanetik edota legez aurreikusitako kontserbazio-epeetatik erator daitezkeen ekintzen preskripzio-epean.
  • Zintzotasun-printzipioa: Zure datuak datu pertsonalen segurtasun egokia bermatzeko eta konfidentzialtasuna ziurtatzeko moduan tratatuko dira. Beharrezkoak diren neurri guztiak hartzen ditugu hirugarrenek baimenik gabe sartzea edo datuak behar ez bezala erabiltzea saihesteko.
  • Konfidentzialtasun-printzipioa: SOLARMAk, tratamenduaren arduraduna den aldetik, erabiltzailearen datu pertsonal guztien tratamenduan konfidentzialtasuna bermatzen du. Tratamenduaren Arduradunak, tratamenduaren edozein fasetan esku hartzen duen beste edozein pertsonaren moduan, sekretu profesionala bete behar du eta konpromiso berezia hartzen du datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, gaizki erabiltzea, galtzea, lapurtzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko beharrezkoak diren neurriak hartzeko, bai teknikoak zein antolamenduzkoak.
  • Datuen zehaztasun printzipioa: Erabiltzaileak SOLARMAri emandako informazio guztia egiazkoa izan behar da eta egiten dituen adierazpen faltsu edo ez-zehatzen erantzule bakarra izango da, baita horrek SOLARMA edo hirugarrenei eragiten dizkien kalteen erantzule ere.

SOLARMAk datu faltsuak eman dituzten erabiltzaile guztiak zerbitzuetatik kanpo uzteko eskubidea gordetzen du, bidezkoak diren beste lege-ekintza batzuk alde batera utzi gabe.

4. Datu pertsonalen tratamendua

4.1. Datu pertsonalen bilketa eta tratamendua

Zure datuak Webgunearen, on-line edo off-line inprimakien edo beste bide baten bidez ematean, Erabiltzaileak bermatzen du egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla datuak, eta betebehar hori ez betetzearen ondorioz sor daitezkeen kalte edo galera zuzen edo zeharkakoen erantzule dela onartzen du.

SOLARMAri hirugarren interesdunen datuak emanez gero, Erabiltzaileak horien baimena izan behar du eta klausula honetan jasotako informazioa helarazteko konpromisoa hartu behar du, SOLARMA arlo horretako edozein erantzukizunetik salbuetsiz. Dena den, SOLARMAk hori egiaztatu ahalko du, dagozkion arreta-neurriak hartuta, datu-babes araudiaren arabera.

4.2. Tratamenduaren helburuak

Hauek dira SOLARMAk erabiltzailearen datu pertsonalen tratamendurako dituen helburuak:

Datu tratamendua

Tratamenduaren helburua

Tratamenduaren oinarri juridikoa

Kontserbazio epea

Bezeroarentzako arreta

 

Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuari egindako kontsulten eta deien ebazpena kudeatzea.

Kontratua gauzatzea

Kontratua formalizatu eta 6 urtera

Kontsulta ebazpena harremanetarako online dagoen formularioaren bidez.

Erabiltzailearen kontsulta, iruzkin, gorabehera edo iradokizunei behar bezala erantzutea eta horiek kudeatzea, Webguneko inprimakien bidez edo online txata erabiliz.

Erabiltzailearen baimena

Egindako kontsultetatik 12 hilabetera

 

 

4.3. Datu kategoria

Aipatutako helburuak kontuan hartuta, SOLARMAk honako datu-kategoria hauek biltzen eta tratatzen ditu:

  1. Harremanetarako datuak: Izena, abizenak, enpresa eta helbide elektronikoa.
  2. Horrez gain, cookien bidez Erabiltzailearen nabigazioari buruzko informazio jakin bat jasotzen dugu. Cookie erabilerari buruzko informazio gehiago izateko, gure Cookie Politika kontsulta dezakezu.

 

“HARREMANETARAKO” atalean eskuragarri dagoen inprimakiaren bidez egindako kontsultei dagokienez, kontsultaren arrazoia labur azaldu daiteke bertan. Kontuan hartu ezin dela galdera pertsonalik erantzun, indarrean dagoen legeriak ezarritakoak izan ezik. Erabiltzaileak ez du inoiz kategoria berezien daturik jakinaraziko (esate baterako, osasunari, erlijioari eta abarri buruzko datuak). Hala eginez gero, Erabiltzaileak erantzukizun osotik salbuesten du SOLARMA. Kontsultak edo eduki desegokiak bidaliz gero, SOLARMA enpresak ezabatu egingo ditu.

5. Hirugarrenen eta lagatako datuen tratamendua

Datu pertsonalen bilketaren helburuaren arabera, honako hauek tratatu ahalko dituzte:

  • SOLARMAko langile baimenduak edo haien izenean jarduten duten ordezkariak, dagokion eta indarrean dagoen datu-babes araudia betez.

 

  • SOLAR PROFIT Taldeko erakundeak, informatutako datuen tratamenduaren xedeak gauzatzeko eta barneko administrazio-helburuak betetzeko beharrezkoa denean. Gaur egun Solar Profit Taldea osatzen duten erakundeak: Solar Profit Energy Services S.L.; Ingenia Ambiental S.L.; SolarProfit Iberica, SLU; eta Profithol, S.A.

 

  • Administrazioak, Agintariak eta Erakunde Publikoak, Epaitegiak eta Auzitegiak barne, indarrean dagoen araudiak hala dionean.

 

  • SOLARMA kontratatzen duten eta tratamenduaren arduradun diren kanpoko zerbitzuen hirugarren hornitzaileak [informazioa prozesatzen duten IT zerbitzuen hornitzaileak, egoitza-zerbitzariak, datu-baseen, softwarearen eta aplikazioen euskarriaren mantentze-lanak]. Hori guztia, informazio hori partekatu dezakegula ziurtatzeko beharrezko neurriak hartu ondoren, datuak babesteko araudia betez.

 

Salmenta bat, bat-egite bat, kontsolidazio bat, sozietate-kontrolaren aldaketa, aktiboen funtsezko transferentzia, SOLARMAren berrantolaketa edo likidazioa egonez edo gertatuz gero, orduan, nahi adina, Webgunean bildutako informazioa beste bati edo batzuei transferitu, saldu edo esleitu ahalko diegu.

 

6. Segurtasun neurriak

SOLARMAk DBEOk eskatzen dituen segurtasun-maila betetzen du eta haren jarduerak une bakoitzean tratatzen dituen datuen izaerari egokitzen dira. Zifratze-teknikak erabiltzen ditu, hirugarren bati gure zerbitzuak erabiltzen dituen erabiltzailearen identitatea arakatzen uzten ez diotenak. Era berean, jarduera gauzatzeko tratatzen diren datu pertsonalak anonimizatzeko teknika seguruak ere erabili ahalko dira. Hala ere, Internet bezalako hedabide baten segurtasun teknikoa guztiz menderaezina da eta hirugarrenenen erasoak egon daitezke, SOLARMAk hori ekiditeko bere esku dauden baliabide guztiak jartzen dituen arren.

7. Nazioarteko datu-transferentzia

Ez diegu Erabiltzailearen daturik lagatzen hirugarrenei Europako Esparru Ekonomikotik kanpo. Datuen nazioarteko transferentziak eginez gero, datuen segurtasuna bermatzeko neurri tekniko eta antolaketa-neurri egoki guztiak hartuko dira.

8. Interesdunen eskubideak eta haien jarduera

DBEOren eta DPBEDBLOaren arabera, erabiltzaileek honako eskubide hauek izango dituzte:

  • Sarbide-eskubidea: Erabiltzaileak SOLARMAri galdetu ahalko dio bere datuak tratatzen ari den, eta, hala bada, datuetara sartu ahal izango da.
  • Zuzenketa-eskubidea: Erabiltzaileak datuak zuzentzea eskatu ahalko du, horiek okerrak edo osatugabeak badira.
  • Ahal denean, datuak ezabatzeko eskatzeko eskubidea. Nolanahi ere, Erabiltzaileak eskubide hori baliatzen duenean, bere kontuari lotutako datu pertsonal guztiei eta profilean txertatzen diren informazio eta edukiei baja emango zaie eta blokeatuta egongo dira aurreikusitako legezko epea amaitu arte. Gainera, Erabiltzaileak SOLARMAk zerbitzuak emateko behar dituen datuak ezabatzeko eskubidea baliatzen badu, SOLARMAk amaitutzat eman beharko du erabiltzailearekin duen harremana, eta baja emango dio eta hark ez du erreklamaziorik egiteko eskubiderik izango.
  • Tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea: Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.
  • Tratamendua ukatzeko eskubidea: SOLARMAk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, premiazko interes legitimoa dela eta, edo erreklamazio posibleak defendatzeko, tratatzen jarraitu behar denean izan ezik.
  • Datu eramangarritasun eskubidea: Erabiltzaileak bere datuak tratamenduaren beste arduradun batek tratatzea nahi izanez gero, SOLARMAk bere datuak arduradun berriari eskualdatzea erraztuko dio, baldin eta biek horretarako behar diren baliabide teknikoak badituzte.
  • Soilik automatizatutako zure datu pertsonalen tratamenduan oinarritutako erabakirik ez hartzeko eskubidea.
  • Baimena ezeztatzeko eskubidea: Erabiltzaileak berariazko helburu baterako baimena eman badu, nahi duenean ezeztatu ahal izango du, eta horrek ez dio eragingo ezeztatu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari.
  • Espainiako Datu-Babes Agentzian erreklamazioa aurkezteko eskubidea: Zure datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, datu-babes legeria urratu dela uste baduzu (https://www.aepd.es/es)

 

Zure eskubideak baliatzeko, Espainiako Datu Babes Agentziaren orri ofizialean eskuragarri dauden ereduak eta inprimakiak erabil ditzakezu (https://www.aepd.es/es/derechos-y-deberes/conoce-tus-derechos) eta SOLARMAren egoitza sozialera edo dpo@solarprofit.es helbide elektronikora jo dezakezu idatziz, REF: “Datu-babesa”.

9. Erabiltzailearen baimena

Erabiltzaileak Pribatutasun Politika hau irakurri eta onartu duela adierazi du.  

Erabiltzaileak bere gain hartzen du paragrafo honetan deskribatutako betebeharra ez betetzeagatik erabiltzaileak jasan dezakeen erreklamazio, isun edo zehapen ororen aurrean SOLARMA ez kaltetzeko betebeharra.

10. Aldaketak Pribatutasun Politikan

Datu pertsonalak indarrean dagoen Pribatutasun-Politikan ezarritakoa aintzat hartuta baino ez ditugu erabiliko.

SOLARMAk pribatutasun-politika hori edozein unetan aldatzeko eskubidea izango du eta aldaketa horiek argitaratzen diren egunetik aurrera sartuko dira indarrean. Beraz, politika hori bisitatzea gomendatzen da, politika horretara sartzen den bakoitzean. Uneren batean datu pertsonalak eskuratzeko unean adierazitakoa ez bezala erabiltzea erabakiz gero, Erabiltzaileari jakinaraziko zaio posta elektronikoz, betiere haren helbide elektronikoa badugu. Une horretan, gure pribatutasun-politika aldatu aurretik emandako datu pertsonalen beste erabilera edo zabalkunde batzuk baimentzeko aukera emango zaio.

Pribatutasun-politika honetako edozein klausula baliogabetzen bada edo baliogabetzat jotzen bada, horrek ez ditu gainontzeko baldintzak eragingo, baliozkoak izaten eta indarrean egoten jarraituko dute, une bakoitzean indarrean dagoen araudiaren arabera.

11. Aintzat hartu beharreko legeria

Emandako informazio guztiaren pribatutasuna, bai erabiltzaileak datu pertsonalak eskatzeko inprimakien bidez, edota webgunearen bidez, indarrean dagoen datu-babes araudiak zehazten du, bereziki DBEOk eta DPBEDBLOak.

12. Cookie-ak

Webgunera sartzeak cookieak erabiltzea eragin dezake. Cookieak erabiltzaile bakoitzak erabilitako nabigatzailean gordetzen diren informazio-kantitate txikiak dira, zerbitzariak gerora erabil dezakeen informazio jakin bat gogora dezan. Informazio horri esker, zu erabiltzaile gisa identifika zaitezke eta zure lehentasunak eta webgunearen erabilerari eta eraginkortasunari buruzko informazio teknikoa gorde ditzakezu.

Cookieak aktibatu nahi ez dituzten edo haien gailuetan gorde aurretik jakinaraztea nahi duten erabiltzaileek haien gailua konfigura dezakete horretarako. Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu gure Cookie Politika

900253545
AZTERKETA ESKATU
AZTERKETA ESKATU

Las cookies necesarias son absolutamente esenciales para que la página web funcione correctamente. Esta categoría solo incluye las cookies que garantizan funcionalidades básicas y características de seguridad de la página web. Estas cookies no almacenan ningún tipo de información personal.

Cookies no necesarias
Les cookies que pueden no ser particularmente necesarias para el funcionamiento de la página web y que se utilizan específicamente para recabar datos personales de los usuarios a través de análisis, anuncios y otros contenidos integrados, se denominan cookies no necesarias. Es obligatorio obtener su consentimiento antes ejecutar estas cookies en la página web. Estas son:





GUARDAR

Utilizamos cookies propias y de terceros para realizar estudios estadísticos y analizar la navegación en nuestra página web. Pulse “Aceptar” si acepta el uso de todas las cookies o “Configurar” para rechazar y/o configurar la utilización de cookies. Para obtener más información, pulse aquí.