Azken egunerapena: 2022/07/14
PROFITHOL, S.A. (aurrerantzean, PROFITHOL) IFZ: A-16729196; egoitza soziala: Av. Cabrera, 36, oficina 7-8, Edificio Torre d’Ara, 08302, Mataró. Bartzelonako Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribatuta dago 48323 Liburukian, 26 Orrian, B-567891 Orrialdean, Pribatutasun-Politika honen bidez jakinarazten dizu nola tratatuko diren datu pertsonalak.
Orokorrean, beharrezkoa da PROFITHOL enpresak eskatutako datu guztiak betetzea Erabiltzailearen esku jarritako zerbitzuak behar bezala emateko. Ez badira PROFITHOLek eskatutako datu guztiak ematen, ez da bermatzen emandako informazioa eta zerbitzuak behar ematea, behar bezala eskaintzea edo bezeroaren edo erabiltzailearen beharretara egokitzea.
Erabiltzaile terminoa PROFITHOLeko adinez nagusi diren bezero edo bezero posible guztiak izendatzeko erabiltzen da hemen.
DATUEN TRATAMENDUARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA
Tratamenduaren arduraduna |
PROFITHOL, S.A. |
Tratamenduaren helburuak |
Zerbitzua ematea |
Komunikazio kudeaketa eta kontsulta ebazpena. |
|
Solar Profit Taldeko Bezeroarentzako Arreta zerbitzuaren kudeaketa |
|
Solar Profit Taldeko administrazio-funtzioen kudeaketa |
|
Tratamenduaren legitimazioa |
Datu pertsonalen tratamendua baimenean, kontratua gauzatzean eta interes legitimoan oinarritzea. |
Hartzaileak |
Datuak lagako zaizkie Solar Profit Taldeko beste erakunde batzuei, elkarlanean ari diren hirugarrenei eta beste erakunde batzuei, baldin eta dagokion lege-oinarria betetzen bada. |
Eskubideak |
Datuak eskuratzea, zuzentzea, ezabatzea, aurkaratzea, tratamendua mugatzea, datuen eramangarritasuna, banakako erabaki automatizatuen xede ez izatea eta emandako baimena baliogabea. Gainera, gure DBOarekin harremanetan jar zaitezke dpo@solarprofit.es helbidearen bidez, eta Espainiako Datu Babes Agentzian ere erreklamazioa aurkeztu dezakezu, hori egokitzat joz gero. |
Informazio gehigarria |
Jarraian, zure datuen tratamenduari buruzko informazio xehatua kontsulta dezakezu. |
DATUEN TRATAMENDUARI BURUZKO INFORMAZIO XEHATUA
1. Tratamenduaren Arduradunaren nortasuna eta harremanetarako datuak
Datuak babesteko araudiari dagokionez, eta, bereziki, datu pertsonalen tratamenduari eta horien zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduari (aurrerantzean, “DBEO”), datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari (aurrerantzean, “DPBEDBLO”) eta Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11 34/2002 Legeari (aurrerantzean, “GMEZL”) dagokienez, ondorengo hau da Tratamenduaren arduraduna:
Tratamenduaren arduraduna |
PROFITHOL, S.A. |
I.F.K. |
A-65009979 |
Egoitza soziala |
Cabrera etorbidea 36, Torre d’Ara eraikina, Lehen solairua, Bulegoak 7-8, 08302 Mataró (Bartzelona) |
Telefono zenbakia |
+34 937 323 595 |
Harremanetarako helbide elektronikoa |
2. Aintzat hartu beharreko legeria betetzea
PROFITHOLek jarduera DBEOra eta DPBEDBLOra egokitu du. Horretarako, datu pertsonalen konfidentzialtasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko eta babesteko politika, bitarteko eta prozedura teknikoak eta antolakuntzakoak baliatu ditu.
Webgunearen bidez PROFITHOL zerbitzuen datu-ematea erabiltzailearen edo erabiltzaile posiblearen partetik (aurrerantzean, “Erabiltzailea”) borondatez egiten da eta erabiltzaile horri erabilera horren berri ematen zaio tratamenduaren aurretik. Erabilera horren helburuak ere jakinarazten zaizkio Erabiltzaileari.
3. Informazio pertsonalari dagokionez, kontuan hartzen ditugun printzipioak
PROFITHOLi hainbat bitartekoren bidez emandako datuak, on-line edo off-line harremanetarako inprimakiak edo datuak biltzeko erabiltzen den beste edozein prozedura, indarrean dagoen datu-babes araudiaren arabera egingo dira, eta soilik Erabiltzaileari jakinarazi zaion zerbitzua emateko helburuarekin.
Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, DBEOren eskakizunekin bat datozen ondorengo printzipio hauek aintzat hartzen ditugu:
PROFITHOLek datu faltsuak eman dituzten erabiltzaile guztiak zerbitzuetatik kanpo uzteko eskubidea gordetzen du, bidezkoak diren beste lege-ekintza batzuk alde batera utzi gabe.
4. Datu pertsonalen tratamendua
4.1. Datu pertsonalen bilketa eta tratamendua
Zure datuak Webgunearen, on-line edo off-line inprimakien edo beste bide baten bidez ematean, Erabiltzaileak bermatzen du egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla datuak, eta betebehar hori ez betetzearen ondorioz sor daitezkeen kalte edo galera zuzen edo zeharkakoen erantzule dela onartzen du.
PROFITHOLi hirugarren interesdunen datuak emanez gero, Erabiltzaileak horien baimena izan behar du eta klausula honetan jasotako informazioa helarazteko konpromisoa hartu behar du, SALES arlo horretako edozein erantzukizunetik salbuetsiz. Dena den, PROFITHOLek hori egiaztatu ahalko du, dagozkion arreta-neurriak hartuta, datu-babes araudiaren arabera.
4.2. Tratamenduaren helburuak
Hauek dira PROFITHOLek erabiltzailearen datu pertsonalen tratamendurako dituen helburuak:
Datu tratamendua |
Tratamenduaren helburua |
Tratamenduaren oinarri juridikoa |
Kontserbazio epea |
Zerbitzua ematea
|
Bezeroarekin kontratu-harremana kudeatzea, posta elektronikoaren edota SMSaren bidez zerbitzua emateari lotutako komunikazioak bidaltzea barne, eta kontratatutako zerbitzuak gauzatzea, horien artean, memoria teknikoa, planoak eta azken erregistroa egitea. |
Kontratua gauzatzea. |
Kontratu-erlazioa bukatu eta 6 urtera. |
Komunikazio kudeaketa eta kontsulta ebazpena |
Erabiltzaileak posta elektroniko generikoen, harremanetarako inprimakien eta PROFITHOLek eskura jarritako beste edozein komunikabideren bidez egindako kontsultei eta komunikazioei behar bezala erantzutea eta horiek kudeatzea. |
Interesdunaren baimena edota kontratua gauzatzea. |
Egindako kontsultetatik 12 hilabetera; eta. erabiltzailearekin kontratu-harremanik egonez gero, kontratua bukatu eta 6 urtera. |
Solar Profit Taldeko Bezeroarentzako Arreta zerbitzuaren kudeaketa |
Solar Profit Taldearen bezeroentzako arreta-zerbitzua kudeatzea, jasotako mezu elektronikoak, kontsumitzaileek eta erabiltzaileek igorritako deiak, komunikazio eta kontsultak erantzutea, eta horiek PROFITHOL enpresak kudeatzen duen Solar Profit Taldearen bezeroentzako arreta-telefonogunean uzten dituzten ahots-mezuen grabazioa kudeatzea, kontsultak eta gorabeherak erregistratu eta izapidetzeko eta dagokion Solar Profit Taldearen sozietateari jakinarazteko. |
Kontratua gauzatzea (kontratu aurreko neurriak). |
Egindako kontsultetatik 12 hilabetera; eta. erabiltzailearekin kontratu-harremanik egonez gero, kontratua bukatu eta 6 urtera. |
Barne-administraziaren funtzioak kudeatzea |
Solar Profit Taldearen barne-administrazioko funtzioak kudeatzea, esate baterako, bezeroen kontabilitatea eta fakturazioa, bezeroarentzako arreta, komunikazioa, IT eta giza baliabideak, eta Taldearen gainerako zerbitzu zentralak. |
DBEOren 48. kontuan hartuzkoaren araberako interes legitimoa. |
Kontratu-erlazioa bukatu eta 6 urtera. |
Behin zure datuen tratamendua ahalbidetzen zuen legitimazio-oinarria amaituta, datu horiek behar bezala blokeatuta gorde ahalko dira eta ez dira tratatuko, erreklamazioak egiteko edo legezko eskubide edo betebehar preskripzio-aldian ematea beharrezkoa bada izan ezik.
4.3. Datu kategoria
Aipatutako helburuak kontuan hartuta, PROFITHOLek honako datu-kategoria hauek biltzen eta tratatzen ditu:
Kontsultaren edo merkataritza erlazioaren bidez lortutako Erabiltzailearen beste datu batzuk zehaztu edo tratatu ahalko dira, kontratu aurreko harremana kudeatzeko eta kontsulta ebazteko beharrezkoak direnean.
Erabiltzaileak ez du inoiz kategoria berezien daturik jakinaraziko (esate baterako, osasunari, erlijioari eta abarri buruzko datuak). Hala eginez gero, Erabiltzaileak erantzukizun osotik salbuesten du PROFITHOL. Kontsultak edo eduki desegokiak bidaliz gero, PROFITHOL enpresak ezabatu egingo ditu.
5. Hirugarrenen eta lagatako datuen tratamendua
Datu pertsonalen bilketaren helburuaren arabera, honako hauek tratatu ahalko dituzte:
Gaur egun Solar Profit Taldea osatzen duten erakundeak: Solarprofit Sales, S.L.U.; Solar Profit Energy Services S.L.; Profithol, S.A.; Ingenia Ambiental S.L.U.; SolarProfit Iberica, SLU; eta Solarma Sistemas de Control y Seguridad S.L. Solari Profit Taldearen egiturari buruzko edozein aldaketa pribatutasun politika honen bidez jakinaraziko da.
Salmenta bat, bat-egite bat, kontsolidazio bat, sozietate-kontrolaren aldaketa, aktiboen funtsezko transferentzia, PROFITHOLen berrantolaketa edo likidazioa egonez edo gertatuz gero, orduan, nahi adina, Webgunean bildutako informazioa beste bati edo batzuei transferitu, saldu edo esleitu ahalko diegu.
6. Segurtasun neurriak
PROFITHOLek DBEOk eskatzen dituen segurtasun-maila betetzen du eta haren jarduerak une bakoitzean tratatzen dituen datuen izaerari egokitzen dira. Zifratze-teknikak erabiltzen ditu, hirugarren bati gure zerbitzuak erabiltzen dituen erabiltzailearen identitatea arakatzen uzten ez diotenak. Era berean, jarduera gauzatzeko tratatzen diren datu pertsonalak anonimizatzeko teknika seguruak ere erabili ahalko dira. Hala ere, Internet bezalako hedabide baten segurtasun teknikoa guztiz menderaezina da eta hirugarrenenen erasoak egon daitezke, PROFITHOLek hori ekiditeko bere esku dauden baliabide guztiak jartzen dituen arren.
7. Nazioarteko datu-transferentzia
Ez zaie daturik lagatzen hirugarrenei Europako Esparru Ekonomikotik kanpo. PROFITHOLek neurri tekniko eta antolaketa-neurri egokiak hartzen ditu datuen segurtasuna bermatzeko. Horrez gain, hirugarren zerbitzu-hornitzaileei eta lankidetzan ari direnei, beharrezkoa denean babes egokia izateko eskatzen die.
Zure datuen nazioarteko transferentziak egin behar izanez gero, PROFITHOL enpresak ziurtatzen du (i) datu pertsonal horiek babes-maila baliokidea eskaintzen duten herrialdeetara transferituko direla, edo (ii) transferentzia berme egokiak aintzat hartuta egingo dela, adibidez, Europako Batzordeak datuak babesteko ezarritako klausulak onartuz.
8. Interesdunen eskubideak eta haien jarduera
DBEOren eta DPBEDBLOaren arabera, erabiltzaileek honako eskubide hauek izango dituzte:
Zure eskubideak baliatzeko, Espainiako Datu Babes Agentziaren orri ofizialean eskuragarri dauden ereduak eta inprimakiak erabil ditzakezu (https://www.aepd.es/es/derechos-y-deberes/conoce-tus-derechos) eta PROFITHOLen Datu Babes Ordezkariarengana jo dezakezu idatziz dpo@solarprofit.es helbide elektronikoaren bidez, REF: “Datu-babesa”.
9. Erabiltzailearen baimena
Erabiltzaileak Pribatutasun-Politika irakurri duela eta berariaz onartu duela adierazten du, tratamenduaren lege-oinarria bere adostasuna denean.
Erabiltzaileak bere gain hartzen du paragrafo honetan deskribatutako betebeharra ez betetzeagatik erabiltzaileak jasan dezakeen erreklamazio, isun edo zehapen ororen aurrean PROFITHOL ez kaltetzeko betebeharra.
10. Aldaketak pribatutasun politikan
Datu pertsonalak indarrean dagoen Pribatutasun-Politikan ezarritakoa aintzat hartuta baino ez ditugu erabiliko.
PROFITHOLek pribatutasun-politika hori edozein unetan aldatzeko eskubidea izango du eta aldaketa horiek argitaratzen diren egunetik aurrera sartuko dira indarrean. Beraz, politika hori bisitatzea gomendatzen da, politika horretara sartzen den bakoitzean. Uneren batean datu pertsonalak eskuratzeko unean adierazitakoa ez bezala erabiltzea erabakiz gero, Erabiltzaileari jakinaraziko zaio posta elektronikoz, betiere haren helbide elektronikoa badugu. Une horretan, gure pribatutasun-politika aldatu aurretik emandako datu pertsonalen beste erabilera edo zabalkunde batzuk baimentzeko aukera emango zaio.
Pribatutasun-politika honetako edozein klausula baliogabetzen bada edo baliogabetzat jotzen bada, horrek ez ditu gainontzeko baldintzak eragingo, baliozkoak izaten eta indarrean egoten jarraituko dute, une bakoitzean indarrean dagoen araudiaren arabera.
11. Aintzat hartu beharreko legeria
Emandako informazio guztiaren pribatutasuna, bai erabiltzaileak datu pertsonalak eskatzeko inprimakien bidez, edota webgunearen bidez, indarrean dagoen datu-babes araudiak zehazten du, bereziki DBEOk eta DPBEDBLOak.
12. Cookie-ak
Webgunera sartzeak cookieak erabiltzea eragin dezake. Cookieak erabiltzaile bakoitzak erabilitako nabigatzailean gordetzen diren informazio-kantitate txikiak dira, zerbitzariak gerora erabil dezakeen informazio jakin bat gogora dezan. Informazio horri esker, zu erabiltzaile gisa identifika zaitezke eta zure lehentasunak eta webgunearen erabilerari eta eraginkortasunari buruzko informazio teknikoa gorde ditzakezu.
Cookieak aktibatu nahi ez dituzten edo haien gailuetan gorde aurretik jakinaraztea nahi duten erabiltzaileek haien gailua konfigura dezakete horretarako. Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu gure Cookie Politika.