INGENIA AMBIENTAL PRIBATUTASUN POLITIKA

Azken egunerapena: 2022/07/14

INGENIA AMBIENTAL, S.L.U. (aurrerantzean, INGENIA AMBIENTAL) IFZ: B-65009979; egoitza soziala: Farmazia kalea 30-32, 08450; Llinars del Vallès, Bartzelona). Bartzelonako Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribatuta dago 40996 Liburukian, 34 Orrian, B-375230 Orrialdean, Pribatutasun-Politika honen bidez jakinarazten dizu nola tratatuko diren datu pertsonalak. 

Orokorrean, beharrezkoa da INGENIA AMBIENTAL enpresak eskatutako datu guztiak betetzea Erabiltzailearen esku jarritako zerbitzuak behar bezala emateko. Ez badira INGENIA AMBIENTALek eskatutako datu guztiak ematen, ez da bermatzen emandako informazioa eta zerbitzuak behar ematea, behar bezala eskaintzea edo bezeroaren edo erabiltzailearen beharretara egokitzea.

Erabiltzaile terminoa INGENIA AMBIENTALeko adinez nagusi diren bezero edo bezero posible  guztiak izendatzeko erabiltzen da hemen.

 

DATUEN TRATAMENDUARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamenduaren arduraduna

INGENIA AMBIENTAL, S.L.U.

Tratamenduaren helburuak

Zerbitzua ematea

Komunikazio kudeaketa eta kontsulta ebazpena.

Merkataritza komunikazioa edota promozio komunikazioa formatu elektronikoan bidaltzea, bai norberarenak eta baita Solar Profit Taldea osatzen duten beste erakundeenak, elkarlanean ari diren hirugarrenenak edota beste erakunde batzuenak, bai Solar Profit Taldearen sektore berekoak badira eta baita beste sektore batzuetakoak badira ere.

Tratamenduaren legitimazioa

Zure datuen tratamendua kontratu bat betetzean edota esanbidezko adostasunean oinarritu daiteke.

Hartzaileak

Datuak lagako zaizkie Solar Profit Taldeko beste erakunde batzuei, elkarlanean ari diren hirugarrenei eta beste erakunde batzuei, baldin eta dagokion lege-oinarria betetzen bada.

Eskubideak

Datuak eskuratzea, zuzentzea, ezabatzea, aurkaratzea, tratamendua mugatzea, datuen eramangarritasuna, banakako erabaki automatizatuen xede ez izatea eta emandako baimena baliogabea. Gainera, gure DBOarekin harremanetan jar zaitezke dpo@solarprofit.es helbidearen bidez, eta Espainiako Datu Babes Agentzian ere erreklamazioa aurkeztu dezakezu, hori egokitzat joz gero.

Informazio gehigarria

Jarraian, zure datuen tratamenduari buruzko informazio xehatua kontsulta dezakezu.

 

 

DATUEN TRATAMENDUARI BURUZKO INFORMAZIO XEHATUA

 

1. Tratamenduaren Arduradunaren nortasuna eta harremanetarako datuak

Datuak babesteko araudiari dagokionez, eta, bereziki, datu pertsonalen tratamenduari eta horien zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduari (aurrerantzean, “DBEO”), datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari (aurrerantzean, “DPBEDBLO”) eta Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11 34/2002 Legeari (aurrerantzean, “GMEZL”) dagokienez, ondorengo hau da Tratamenduaren arduraduna:

Tratamenduaren arduraduna

INGENIA AMBIENTAL, S.L.U.

I.F.K.

B-65009979

Egoitza

Química kalea 9, 08450 Llinars del Vallès (Bartzelona)

Telefono zenbakia

+34 937 323 595

Harremanetarako helbide elektronikoa

dpo@solarprofit.es

 

2. Aintzat hartu beharreko legeria betetzea

INGENIA AMBIENTALek jarduera DBEOra eta DPBEDBLOra egokitu du. Horretarako, datu pertsonalen konfidentzialtasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko eta babesteko politika, bitarteko eta prozedura teknikoak eta antolakuntzakoak baliatu ditu.

INGENIA AMBIENTALen zerbitzuen bezeroen eta bezero posibleen datu-ematea erabiltzailearen partetik (aurrerantzean, “Erabiltzailea”) borondatez egiten da eta erabiltzaile horri erabilera horren berri ematen zaio tratamenduaren aurretik. Erabilera horren helburuak ere jakinarazten zaizkio Erabiltzaileari.

3. Informazio pertsonalari dagokionez, kontuan hartzen ditugun printzipioak

INGENIA AMBIENTALi hainbat bitartekoren bidez emandako datuak, on-line edo off-line harremanetarako inprimakiak edo datuak biltzeko erabiltzen den beste edozein prozedura, indarrean dagoen datu-babes araudiaren arabera egingo dira, eta soilik Erabiltzaileari jakinarazi zaion zerbitzua emateko helburuarekin.

Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, DBEOren eskakizunekin bat datozen ondorengo printzipio hauek aintzat hartzen ditugu:

  • Zilegitasun, leialtasun eta gardentasun printzipioa: Zure datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarri bat izango dugu beti, helburu jakin baterako edo batzuetarako, eta aldez aurretik emango dizugu horren berri, gardentasun osoz. INGENIA AMBIENTALek jakinarazten dizu tratamenduaren helburua lortzeko behar den informazioa baino ez dela biltzen, eta informatutako xede edo xedeetarako eman dituzun datuak bakarrik tratatuko direla.
  • Datuak minimizatzeko printzipioa: Informatutako helburuei dagokienez beharrezkoak diren datuak baino ez dizkizugu eskatuko.
  • Kontserbazio-epea mugatzeko printzipioa:  Datu pertsonalak soilik datuak bildu zirenerako helburua bete arte gordeko dira, eta datu pertsonal horien tratamendua legitimatu zuen kausak bere horretan dirauen bitartean. Tratamendua legitimatu zuen helburua bete ondoren, datu pertsonalak behar bezala blokeatuta gordeko dira alderdien arteko harremanetik edota legez aurreikusitako kontserbazio-epeetatik erator daitezkeen ekintzen preskripzio-epean.
  • Zintzotasun-printzipioa: Zure datuak datu pertsonalen segurtasun egokia bermatzeko eta konfidentzialtasuna ziurtatzeko moduan tratatuko dira. Beharrezkoak diren neurri guztiak hartzen ditugu hirugarrenek baimenik gabe sartzea edo datuak behar ez bezala erabiltzea saihesteko.
  • Konfidentzialtasun-printzipioa: INGENIA AMBIENTALek, tratamenduaren arduraduna den aldetik, erabiltzailearen datu pertsonal guztien tratamenduan konfidentzialtasuna bermatzen du. Tratamenduaren Arduradunak, tratamenduaren edozein fasetan esku hartzen duen beste edozein pertsonaren moduan, sekretu profesionala bete behar du eta konpromiso berezia hartzen du datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, gaizki erabiltzea, galtzea, lapurtzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko beharrezkoak diren neurriak hartzeko, bai teknikoak zein antolamenduzkoak.
  • Datuen zehaztasun printzipioa: Erabiltzaileak INGENIA AMBIENTALi emandako informazio guztia egiazkoa izan behar da eta egiten dituen adierazpen faltsu edo ez-zehatzen erantzule bakarra izango da, baita horrek INGENIA AMBIENTAL edo hirugarrenei eragiten dizkien kalteen erantzule ere.

INGENIA AMBIENTALek datu faltsuak eman dituzten erabiltzaile guztiak zerbitzuetatik kanpo uzteko eskubidea gordetzen du, bidezkoak diren beste lege-ekintza batzuk alde batera utzi gabe.

4. Datu pertsonalen tratamendua

4.1. Datu pertsonalen bilketa eta tratamendua

Zure datuak Webgunearen, on-line edo off-line inprimakien edo beste bide baten bidez ematean, Erabiltzaileak bermatzen du egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla datuak, eta betebehar hori ez betetzearen ondorioz sor daitezkeen kalte edo galera zuzen edo zeharkakoen erantzule dela onartzen du.

INGENIA AMBIENTALi hirugarren interesdunen datuak emanez gero, Erabiltzaileak horien baimena izan behar du eta klausula honetan jasotako informazioa helarazteko konpromisoa hartu behar du, INGENIA AMBIENTAL arlo horretako edozein erantzukizunetik salbuetsiz. Dena den, INGENIA AMBIENTALek hori egiaztatu ahalko du, dagozkion arreta-neurriak hartuta, datu-babes araudiaren arabera.

4.2. Tratamenduaren helburuak

Hauek dira INGENIA AMBIENTALek erabiltzailearen datu pertsonalen tratamendurako dituen helburuak:

Datu tratamendua

Tratamenduaren helburua

Tratamenduaren oinarri juridikoa

Kontserbazio epea

Zerbitzua ematea

 

Bezeroarekin kontratu-harremana kudeatzea, posta elektronikoaren edota SMSaren bidez zerbitzua emateari lotutako komunikazioak bidaltzea barne, eta kontratatutako zerbitzuak gauzatzea, horien artean, memoria teknikoa, planoak eta azken erregistroa egitea.

Kontratua gauzatzea.

Kontratu-erlazioa bukatu eta 6 urtera.

Kontratua gauzatzeko beharrezkoak diren izapideak Administrazio eskudunarekin egiteko bezeroaren baimenak kudeatzea; OHZren hobariak kudeatzea; eta kontratuarekin lotura duten legeztatzeak eta gainerako zerbitzuak burutzea. 

Kontratua gauzatzea.

Kontratu-erlazioa bukatu eta 6 urtera.

Komunikazio kudeaketa eta kontsulta ebazpena

Erabiltzaileak posta elektronikoen, harremanetarako inprimakien eta INGENIA AMBIENTAL eskura jarritako beste edozein komunikabideren bidez egindako kontsultei eta komunikazioei behar bezala erantzutea eta horiek kudeatzea.

Interesdunaren baimena edota kontratua gauzatzea.

Egindako kontsultetatik 12 hilabetera; eta. erabiltzailearekin kontratu-harremanik egonez gero, kontratua bukatu eta 6 urtera.

INGENIA AMBIENTALen merkataritza- edo promozio-komunikazioak bidaltzea

INGENIA AMBIENTALen merkataritza- edota promozio- komunikazioen bidalketak kudeatzea, jarduerari dagozkion bitarteko elektronikoen bidez.

Interesdunaren baimena edota kontratua gauzatzea.

Baimena ezeztatzea edo tratamenduari aurka egitea.

Solar Profit Taldea osatzen duten sozietateen eta lankidetzan ari diren hirugarrenen merkataritza- edota promozio-komunikazioak bidaltzea

INGENIA AMBIENTALen, Solar Profit osatzen duten beste sozietate batzuen eta lankidetzan ari diren hirugarrenen merkataritza- edota promozio- komunikazioen bidalketak kudeatzea, jarduerari dagozkion bitarteko elektronikoen bidez.

Interesdunaren esanbidezko adostasuna.

Baimena ezeztatzea.

 

Behin zure datuen tratamendua ahalbidetzen zuen legitimazio-oinarria amaituta, datu horiek behar bezala blokeatuta gorde ahalko dira eta ez dira tratatuko, erreklamazioak egiteko edo legezko eskubide edo betebehar preskripzio-aldian ematea beharrezkoa bada izan ezik.

 

4.3. Datu kategoria

Aipatutako helburuak kontuan hartuta, INGENIA AMBIENTALek honako datu-kategoria hauek biltzen eta tratatzen ditu:

  1. Identifikazio- eta harreman-datuak: izena, abizenak, helbide elektronikoa, herrialdea, helbidea, nortasuna egiaztatzen duen agiria (NAN/AIZ/Pasaportea) eta sinadura.
  2. Finantza- eta zerga-datuak: banku-datuak, OHZ, SEPA, OHZren hobaria kudeatzeko beharrezkoak diren datuak.
  3. Kontratutik eratorritako datuak: kontratua, instalazio teknikoaren ziurtagiria, argiaren faktura.
  4. Horrez gain, cookien bidez zure nabigazioari buruzko informazio jakin bat jasotzen dugu. Horren tratamendua eta helburuak gure Cookie Politikan azaltzen dira.

Kontsultaren edo merkataritza erlazioaren bidez lortutako Erabiltzailearen beste datu batzuk zehaztu edo tratatu ahalko dira, kontratu aurreko harremana kudeatzeko eta kontsulta ebazteko beharrezkoak direnean.

Erabiltzaileak ez du inoiz kategoria berezien daturik jakinaraziko (esate baterako, osasunari, erlijioari eta abarri buruzko datuak). Hala eginez gero, Erabiltzaileak erantzukizun osotik salbuesten du INGENIA AMBIENTAL. Kontsultak edo eduki desegokiak bidaliz gero, INGENIA AMBIENTAL enpresak ezabatu egingo ditu.

5. Hirugarrenen eta lagatako datuen tratamendua

Datu pertsonalen bilketaren helburuaren arabera, honako hauek tratatu ahalko dituzte:

  • INGENIA AMBIENTALeko langile baimenduak edo haien izenean jarduten duten ordezkariak, dagokion eta indarrean dagoen datu-babes araudia betez.

 

  • Solar Profit Taldeko erakundeak, informatutako datuen tratamenduaren xedeak gauzatzeko, barne administrazio helburuak betetzeko eta zerbitzuen merkataritza- eta promozio-komunikazioak bidaltzeko beharrezkoa denean eta soilik aldez aurretik esanbidezko adostasuna adierazi bada.

 

Gaur egun Solar Profit Taldea osatzen duten erakundeak: Solarprofit Sales, S.L.U.; Solar Profit Energy Services S.L.; Profithol, S.A.; Ingenia Ambiental S.L.U.; SolarProfit Iberica, SLU; eta Solarma Sistemas de Control y Seguridad S.L. Solari Profit Taldearen egiturari buruzko edozein aldaketa pribatutasun politika honen bidez jakinaraziko da.

 

  • Solar Profit Taldeak lankidetza-harremanak dituen hirugarrenak edota sektorearekin lotura duten produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten beste erakunde batzuk. Horrez gain, baita Erabiltzailearen interesekoak izan daitezkeen beste sektore batzuetako produktu eta zerbitzuak, betiere politika honetan adierazten dena aintzat hartuz, Erabiltzaileak datuak tratatu aurretik horren berri badu, esanbidezko adostasuna adierazi bada edota legitimazio-oinarria badago.

 

 

  • Administrazio Publikoak, Agintariak eta Erakunde Publikoak, Epaitegiak eta Auzitegiak barne, indarrean dagoen araudiak hala dionean.

 

  • INGENIA AMBIENTAL kontratatzen duten eta tratamenduaren arduradun diren kanpoko zerbitzuen hirugarren hornitzaileak [informazioa prozesatzen duten IT zerbitzuen hornitzaileak, egoitza-zerbitzariak, datu-baseen, softwarearen eta aplikazioen euskarriaren mantentze-lanak]. Hori guztia, informazio hori partekatu dezakegula ziurtatzeko beharrezko neurriak hartu ondoren, datuak babesteko araudia betez.

 

Salmenta bat, bat-egite bat, kontsolidazio bat, sozietate-kontrolaren aldaketa, aktiboen funtsezko transferentzia, INGENIA AMBIENTALen berrantolaketa edo likidazioa egonez edo gertatuz gero, orduan, nahi adina, Webgunean bildutako informazioa beste bati edo batzuei transferitu, saldu edo esleitu ahalko diegu.

6. Segurtasun neurriak

INGENIA AMBIENTALek DBEOk eskatzen dituen segurtasun-maila betetzen du eta haren jarduerak une bakoitzean tratatzen dituen datuen izaerari egokitzen dira. Zifratze-teknikak erabiltzen ditu, hirugarren bati gure zerbitzuak erabiltzen dituen erabiltzailearen identitatea arakatzen uzten ez diotenak. Era berean, jarduera gauzatzeko tratatzen diren datu pertsonalak anonimizatzeko teknika seguruak ere erabili ahalko dira. Hala ere, Internet bezalako hedabide baten segurtasun teknikoa guztiz menderaezina da eta hirugarrenenen erasoak egon daitezke, INGENIA AMBIENTALek hori ekiditeko bere esku dauden baliabide guztiak jartzen dituen arren.

7. Nazioarteko datu-transferentzia

Ez zaie daturik lagatzen hirugarrenei Europako Esparru Ekonomikotik kanpo. INGENIA AMBIENTALek neurri tekniko eta antolaketa-neurri egokiak hartzen ditu datuen segurtasuna bermatzeko. Horrez gain, hirugarren zerbitzu-hornitzaileei eta lankidetzan ari direnei, beharrezkoa denean babes egokia izateko eskatzen die.

Zure datuen nazioarteko transferentziak egin behar izanez gero, INGENIA AMBIENTAL  enpresak ziurtatzen du (i) datu pertsonal horiek babes-maila baliokidea eskaintzen duten herrialdeetara transferituko direla, edo (ii) transferentzia berme egokiak aintzat hartuta egingo dela, adibidez, Europako Batzordeak datuak babesteko ezarritako klausulak onartuz.

8. Interesdunen eskubideak eta haien jarduera

DBEOren eta DPBEDBLOaren arabera, erabiltzaileek honako eskubide hauek izango dituzte:

  • Sarbide-eskubidea: Erabiltzaileak INGENIA AMBIENTAL galdetu ahalko dio bere datuak tratatzen ari den, eta, hala bada, datuetara sartu ahal izango da.
  • Zuzenketa-eskubidea: Erabiltzaileak datuak zuzentzea eskatu ahalko du, horiek okerrak edo osatugabeak badira.
  • Ahal denean, datuak ezabatzeko eskatzeko eskubidea. Nolanahi ere, Erabiltzaileak eskubide hori baliatzen duenean, bere kontuari lotutako datu pertsonal guztiei eta profilean txertatzen diren informazio eta edukiei baja emango zaie eta blokeatuta egongo dira aurreikusitako legezko epea amaitu arte. Gainera, Erabiltzaileak INGENTIA AMBIENTALek zerbitzuak emateko behar dituen datuak ezabatzeko eskubidea baliatzen badu, INGENIA AMBIENTALek amaitutzat eman beharko du erabiltzailearekin duen harremana, eta baja emango dio eta hark ez du erreklamaziorik egiteko eskubiderik izango.
  • Tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea: Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.
  • Tratamendua ukatzeko eskubidea: INGENIA AMBIENTALek datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, premiazko interes legitimoa dela eta, edo erreklamazio posibleak defendatzeko, tratatzen jarraitu behar denean izan ezik.
  • Datu eramangarritasun eskubidea: Erabiltzaileak bere datuak tratamenduaren beste arduradun batek tratatzea nahi izanez gero, INGENIA AMBIENTALek bere datuak arduradun berriari eskualdatzea erraztuko dio, baldin eta biek horretarako behar diren baliabide teknikoak badituzte.
  • Soilik automatizatutako zure datu pertsonalen tratamenduan oinarritutako erabakirik ez hartzeko eskubidea.
  • Baimena ezeztatzeko eskubidea: Erabiltzaileak berariazko helburu baterako baimena eman badu, nahi duenean ezeztatu ahal izango du, eta horrek ez dio eragingo ezeztatu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari.
  • Espainiako Datu-Babes Agentzian erreklamazioa aurkezteko eskubidea: Zure datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, datu-babes legeria urratu dela uste baduzu (https://www.aepd.es/es)

 

Zure eskubideak baliatzeko, Espainiako Datu Babes Agentziaren orri ofizialean eskuragarri dauden ereduak eta inprimakiak erabil ditzakezu (https://www.aepd.es/es/derechos-y-deberes/conoce-tus-derechos) eta INGENIA AMBIENTALen Datu Babes Ordezkariarengana jo dezakezu idatziz dpo@solarprofit.es helbide elektronikoaren bidez, REF: “Datu-babesa”.

9. Erabiltzailearen baimena

Erabiltzaileak Pribatutasun-Politika irakurri duela eta berariaz onartu duela adierazten du, tratamenduaren lege-oinarria bere adostasuna denean.

Erabiltzaileak bere gain hartzen du paragrafo honetan deskribatutako betebeharra ez betetzeagatik erabiltzaileak jasan dezakeen erreklamazio, isun edo zehapen ororen aurrean INGENIA AMBIENTAL ez kaltetzeko betebeharra.

10. KOMUNIKAZIO BIDALKETA

Erabiltzaileak horretarako baimena eman badigu, INGENIA AMBIENTALek hark emandako datu pertsonalak tratatuko ditu, INGENIA AMBIENTALekin lotura duten eta Solar Profit Taldeko kide diren erakundeen eta elkarlanean ari diren hirugarrenen produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza- eta promozio-komunikazioak bidaltzeko. Gogorarazten dizugu INGENIA AMBIENTAL enpresarekin kontratu-harremana izanez gero, INGENIA AMBIENTAL enpresaren ondasun eta zerbitzuekin lotura duten merkataritza-komunikazioak ere bidali ahal izango dizkizugula.

Merkataritza-komunikazio horiek hirugarrenen guneetarako estekak izan ditzakete. Newsletter eta albiste-buletinetan harpidetuta zauden bitartean gordeko ditugu zure datuak. Baja eman ondoren, zure datuak blokeatuko ditugu testuinguru horretan ez ditzazun etorkizunean gure partetik merkataritza-komunikazio gehiago jaso.

Nahi duzunean zure baimena ezeztatu dezakezu edo tratamenduari aurka egin diezaiokezu newsletter bakoitzean emandako estekan klik eginez edo mezu elektroniko bat bidaliz dpo@solarprofit.es helbidera.

 

Horrez gain, INGENIA AMBIENTAL enpresarekin kontratu-harremana izanez gero, kontratua gauzatzearekin lotutako komunikazioak bidali ahal izango dira SMS edota posta elektroniko bidez, esate baterako, planifikatutako hitzordu eta bisiten gogorarazpenak. Komunikazio horien helburua ez da komertziala, interesdunak kontratatutako zerbitzuak behar bezala ematea da haien helburu bakarra.
Zerbitzua ematearekin lotutako jarraipen-jakinarazpen horiek jaso nahi ez badituzu, baja eskatu ahalko duzu mezu elektroniko bat bidaliz dpo@solarprofit.es helbidera edo 900 25 35 45 doako telefono-zenbakira deituz.

 

11. Aldaketak pribatutasun politikan

Datu pertsonalak indarrean dagoen Pribatutasun-Politikan ezarritakoa aintzat hartuta baino ez ditugu erabiliko.

INGENIA AMBIENTALek pribatutasun-politika hori edozein unetan aldatzeko eskubidea izango du eta aldaketa horiek argitaratzen diren egunetik aurrera sartuko dira indarrean. Beraz, politika hori bisitatzea gomendatzen da, politika horretara sartzen den bakoitzean. Uneren batean datu pertsonalak eskuratzeko unean adierazitakoa ez bezala erabiltzea erabakiz gero, Erabiltzaileari jakinaraziko zaio posta elektronikoz, betiere haren helbide elektronikoa badugu. Une horretan, gure pribatutasun-politika aldatu aurretik emandako datu pertsonalen beste erabilera edo zabalkunde batzuk baimentzeko aukera emango zaio.

Pribatutasun-politika honetako edozein klausula baliogabetzen bada edo baliogabetzat jotzen bada, horrek ez ditu gainontzeko baldintzak eragingo, baliozkoak izaten eta indarrean egoten jarraituko dute, une bakoitzean indarrean dagoen araudiaren arabera.

12. Aintzat hartu beharreko legeria

Emandako informazio guztiaren pribatutasuna, bai erabiltzaileak datu pertsonalak eskatzeko inprimakien bidez, edota webgunearen bidez, indarrean dagoen datu-babes araudiak zehazten du, bereziki DBEOk eta DPBEDBLOak.

13. Cookie-ak

Webgunera sartzeak cookieak erabiltzea eragin dezake. Cookieak erabiltzaile bakoitzak erabilitako nabigatzailean gordetzen diren informazio-kantitate txikiak dira, zerbitzariak gerora erabil dezakeen informazio jakin bat gogora dezan. Informazio horri esker, zu erabiltzaile gisa identifika zaitezke eta zure lehentasunak eta webgunearen erabilerari eta eraginkortasunari buruzko informazio teknikoa gorde ditzakezu.

Cookieak aktibatu nahi ez dituzten edo haien gailuetan gorde aurretik jakinaraztea nahi duten erabiltzaileek haien gailua konfigura dezakete horretarako. Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu gure Cookie Politika.

900253545
AZTERKETA ESKATU
AZTERKETA ESKATU

Las cookies necesarias son absolutamente esenciales para que la página web funcione correctamente. Esta categoría solo incluye las cookies que garantizan funcionalidades básicas y características de seguridad de la página web. Estas cookies no almacenan ningún tipo de información personal.

Cookies no necesarias
Les cookies que pueden no ser particularmente necesarias para el funcionamiento de la página web y que se utilizan específicamente para recabar datos personales de los usuarios a través de análisis, anuncios y otros contenidos integrados, se denominan cookies no necesarias. Es obligatorio obtener su consentimiento antes ejecutar estas cookies en la página web. Estas son:





GUARDAR

Utilizamos cookies propias y de terceros para realizar estudios estadísticos y analizar la navegación en nuestra página web. Pulse “Aceptar” si acepta el uso de todas las cookies o “Configurar” para rechazar y/o configurar la utilización de cookies. Para obtener más información, pulse aquí.