DATUEN TRATAMENDUARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA
Tratamenduaren arduraduna |
SOLARPROFIT SALES, S.L.U. (SALES) |
Tratamenduaren helburuak |
SALESek sustatutako produktu eta zerbitzuetan interesa izan dezaketen bezeroak (Leads) kudeatzea. Leads-en eta webguneko erabiltzaileen kontsultei eta eskaerei erantzutea. |
Deiak (ahotsa) grabatzea, Leads-ekin kontratu-baldintzak ezartzeko eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko. |
|
Leads-ekin egindako bideodeiak grabatzea (ahotsa eta irudia), eskaintzaren barne-jarraipena lortzeko eta Lead-aren merkataritza-akordioa hobetzeko. |
|
Merkataritza komunikazioa edota promozio komunikazioa formatu elektronikoan bidaltzea, bai norberarenak eta baita Solar Profit Taldea osatzen duten beste erakundeenak, elkarlanean ari diren hirugarrenenak edota beste erakunde batzuenak, bai Solar Profit Taldearen sektore berekoak badira eta baita beste sektore batzuetakoak badira ere. |
|
Tratamenduaren legitimazioa |
Zure datuen tratamendua kontratu bat betetzean edota esanbidezko adostasunean oinarritu daiteke. |
Hartzaileak |
Datuak lagako zaizkie Solar Profit Taldeko beste erakunde batzuei, elkarlanean ari diren hirugarrenei eta beste erakunde batzuei, baldin eta esanbidezko adostasunean edo kontratua betetzean oinarrituta badago. |
Eskubideak |
Datuak eskuratzea, zuzentzea, ezabatzea, aurkaratzea, tratamendua mugatzea, datuen eramangarritasuna, banakako erabaki automatizatuen xede ez izatea eta emandako baimena baliogabea. Gainera, gure DBOarekin harremanetan jar zaitezke dpo@solarprofit.es helbidearen bidez, eta Espainiako Datu Babes Agentzian ere erreklamazioa aurkeztu dezakezu, hori egokitzat joz gero. |
Informazio gehigarria |
Jarraian, datu-babesari buruzko informazio xehatua kontsultatu dezakezu. |
SOLAR PROFIT SALES S.L.U.-REN DATU TRATAMENDUARI BURUZKO INFORMAZIO XEHATUA
1. TRATAMENDUAREN ARDURADUNAREN NORTASUNA ETA HARREMANETARAKO DATUAK
Datuak babesteko araudiari dagokionez, eta, bereziki, datu pertsonalen tratamenduari eta horien zirkulazio askeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduari (aurrerantzean, “DBEO”), eta datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari (aurrerantzean, “DPBEDBLO”) dagokienez, Tratamenduaren Arduradunaren identifikazio-datuak ondorengo hauek dira:
Tratamenduaren arduraduna |
SOLARPROFIT SALES, S.L.U. |
I.F.K. |
B-02777076 |
Egoitza |
Tecnologia kalea 82, C Barnebidea n. 3 – 08450 Llinars del Vallès (Bartzelona) |
Telefono zenbakia |
900 25 35 45 |
Harremanetarako helbide elektronikoa |
SOLARPROFIT SALES, S.L.U. (aurrerantzean, "SALES") Solar Profit Taldeko sozietate bat da eta horren helburu nagusia zentroko dei-jarduerak egitea da, hainbat sektoretako enpresen produktu eta zerbitzuei buruzko informazio komertziala emateko eta horien euskarria izateko, bai Solar Profit Taldearenak eta baita hirugarrenenak, bezero izan daitezkeenei zuzenduta. Gure profesionalen helburua da eskaerak eta kontsultak erantzutea, hainbat komunikabide erabiliz, telefono-deiak, mezu elektronikoak eta bideodeiak. Horretarako, bezero izan daitezkeenen eta webguneko gainerako erabiltzaileen datu pertsonalak tratatzen ditu SALESek, Pribatutasun Politika honetan zehaztutakoa aintzat hartuz.
2. AINTZAT HARTU BEHARREKO LEGERIA BETETZEA
Webguneko erabiltzailearen datuak eta SALESek promozionatutako produktu eta zerbitzuen bezero posibleen (aurrerantzean, “Erabiltzailea” edo “Lead”, bietako edozein) datuak transmititzea borondatez egiten da eta erabiltzaile horri erabilera horren berri ematen zaio tratamenduaren aurretik. Erabilera horren helburuak ere jakinarazten zaizkio Erabiltzaileari.
3. INFORMAZIO PERTSONALARI DAGOKIONEZ KONTUAN HARTZEN DITUGUN PRINTZIPIOAK
SALES-i emandako datuen tratamendua indarrean dagoen datu-babes araudiaren arabera egingo da, eta horren helburu bakarra bezeroari informatutako zerbitzua ematea izango da.
Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, DBEOren eskakizunekin bat datozen ondorengo printzipio hauek aintzat hartzen ditugu:
SALESek datu faltsuak eman dituzten erabiltzaile guztiak zerbitzuetatik kanpo uzteko eskubidea gordetzen du, bidezkoak diren beste lege-ekintza batzuk alde batera utzi gabe.
4. DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA
4.1. DATU PERTSONALEN BILKETA ETA TRATAMENDUA
Batez ere, Leads lagatzea haien jarduera den eta lankidetzan ari diren hirugarrenengandik lortzen ditugu datuak. Datu horiek datu-babes araudia aintzat hartuta lortu direnaren bermea dugu eta zure datuak beste Leads datu-base batzuetara lagatzearen berri emango dizugu zure kontsulta erantzuteko eta behar duzun merkataritza informazioa emateko.
Era berean, Webgunearen, on-line edo off-line inprimakien, deien, bideodeien edo Solar Profit Taldea osatzen duten erakundeetako beste edozein bitartekoren bidez ere lor ditzakegu zure datuak. Kasu horietan, Erabiltzaileak bermatzen du egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak direla datuak, eta betebehar hori ez betetzearen ondorioz sor daitezkeen kalte edo galera zuzen edo zeharkakoen erantzule dela onartzen du.
SALESi hirugarren interesdunen datuak emanez gero, Erabiltzaileak horien baimena izan behar du eta klausula honetan jasotako informazioa helarazteko konpromisoa hartu behar du, SALES arlo horretako edozein erantzukizunetik salbuetsiz. Dena den, SALESek hori egiaztatu ahalko du, dagozkion arreta-neurriak hartuta, datu-babes araudiaren arabera.
4.2. TRATAMENDUAREN HELBURUAK
Hauek dira SALESek erabiltzailearen datu pertsonalen tratamendurako dituen helburuak:
Datu tratamendua |
Tratamenduaren helburua |
Tratamenduaren oinarri juridikoa |
Leads-en kudeaketa |
SALES enpresaren jarduera edozein motatako merkataritza-jardueraren Lead hornitzaile gisa egitea, edo, bestela, Leads erakartzeko, sortzeko eta merkaturatzeko jarduera gisa, jarduera-sektore desberdinetako erakundeen bezero-zorroa handitzeko, bai Solar Profit Taldearena, eta baita lankidetzan ari diren hirugarrenena eta beste erakunde batzuena. |
Lead-aren esanbidezko adostasuna. |
Lead-ari alta ematea Kontsultak eta eskaerak erantzutea |
SALESek sustatutako produktu edota zerbitzuetan interesa duen Lead-aren alta izapidetzea, hark bere datuak bidaltzeko zerbitzuak ematen dituen erakundeari; horrez gain, erakunde horrek Lead-aren kontsulta eta eskaerei erantzuteko eginkizuna beteko du. |
Kontratua gauzatzea (kontratu aurreko neurriak) edota Lead-aren esanbidezko adostasuna.
|
Telefono-deiak grabatzea (ahotsa) |
Lead-arekin deiak grabatzea (soilik ahotsa), gure produktu eta zerbitzuen eskaintzaren kalitatea kontrolatzeko eta hobetzeko, eta baita emandako informazioaren osotasuna eta edukia bermatzeko. |
Kontratua gauzatzea (kontratu aurreko neurriak). |
Bideodeiak grabatzea (ahotsa eta irudia) |
Lead-aren ahotsa eta irudia gordetzea bideo-dei bidez, produktuaren edota zerbitzuaren eskaintzaren barne-jarraipena lortzeko eta produktuaren merkataritza-tratua hobetzeko. |
Interesdunaren esanbidezko adostasuna. |
SALESen berezko merkataritza- edota promozio-komunikazioak bidaltzea. |
Produktu, zerbitzu, albiste, publizitate eta SALESen merkataritza jarduerarekin lotutako bestelako informazioari dagokien merkataritza- edo promozio-komunikazioak formatu elektronikoan bidaltzea (mezu elektronikoak, SMSak edo berehalako mezularitzako beste sistema batzuk, deiak eta bideodeiak). |
Interesdunaren esanbidezko adostasuna. |
Solar Profit Taldea osatzen duten beste erakunde batzuen, lankidetzan ari diren hirugarrenen edota beste erakunde batzuen merkataritza- edota promozio-komunikazioak bidaltzea |
Solar Profit Taldea osatzen duten erakundeen, lankidetzan ari diren hirugarrenen edota Lead-arentzat interesgarrik izan daitezkeen beste sektore batzuetako erakundeen produktu, zerbitzu, albiste, publizitate eta merkataritza jarduerarekin lotutako bestelako informazioari dagokien merkataritza- edo promozio-komunikazioak formatu elektronikoan bidaltzea (mezu elektronikoak, SMSak edo berehalako mezularitzako beste sistema batzuk, deiak eta bideodeiak). |
Interesdunaren esanbidezko adostasuna. |
4.3. DATU KATEGORIA
Aipatutako helburuak kontuan hartuta, SALESek honako datu-kategoria hauek biltzen eta tratatzen ditu, adierazitako legitimazio-oinarriarekin:
Kontsultaren edo merkataritza erlazioaren bidez lortutako Erabiltzailearen beste datu batzuk zehaztu edo tratatu ahalko dira, kontratu aurreko harremana kudeatzeko eta kontsulta ebazteko beharrezkoak direnean.
4.4. KONTSERBAZIO EPEAK
Datuak gordetzeko epea harremanaren iraupenaren eta legez ezarritako aldien araberakoa izango da. Zure datuak gordetzeko epeak finkatzeko erabiltzen diren irizpideak dagozkien araudietan ezarritako betekizunen arabera zehaztu dira, datu pertsonalen tratamenduaren helburua kontuan hartuta.
Bereziki, honako hau ezartzen da kontserbazio-epeei dagokienez:
Kontserbazio-epe hori ezarri da Erabiltzaileak berriz SALESekin harremanetan jartzeko duen aukera aintzat hartuz. kasu horretan, kontuan hartuko ditugu aurretik egindako eskaintzak eta baita kontratuz kanpoko edozein erantzukizunen aurrean erantzuteko ere.
Solar Profit Taldeko enpresek eskainitakoa kontratatatzeko orduan, telefono edota bideodei bidez ahots- edota irudi-grabazioetatik lortutako datu pertsonalak SALESek gordeko ditu zerbitzua ematen duten Solar Profit Taldeko enpresekin merkataritza- edo kontratu-harremana indarrean dagoen bitartean. Ondoren, zure datuak behar bezala blokeatuta gordeko dira, kontratu-harremana gauzatzetik erantzukizunak erator daitezkeen bitartean edota baita legezko beste betebehar batzuk betetzeko. Datu horiek harremana bukatu ostean, gehienez sei (6) urtez gordeko dira.
Behin zure datuen tratamendua ahalbidetzen zuen legitimazio-oinarria amaituta, datu horiek behar bezala blokeatuta gorde ahalko dira eta ez dira tratatuko, erreklamazioak egiteko edo legezko eskubide edo betebehar preskripzio-aldian ematea beharrezkoa bada izan ezik.
5. HIRUGARRENEN ETA LAGATAKO DATUEN TRATAMENDUA
SALESek hirugarrenei Lead-aren datuak lagatzeko, Lead-ak esanbidezko adostasuna adierazi beharko du edo beste legitimazio-oinarri bat beharko da, politika honen arabera.
Datu pertsonalen bilketaren helburuaren arabera, honako hauek tratatu ahalko dituzte:
Datuak laga ahal izango zaizkien Solar Profit Taldeko erakundeak: Solar Profit Energy Services, S.L.; Ingenia Ambiental, S.L.; Profit Energy, S.L.; SolarProfit Iberica, SLU; eta Solarma Sistemas de Control y Seguridad, S.L. Aldaketa oro Pribatutasun Politika honen bidez jakinaraziko da.
Salmenta bat, bat-egite bat, kontsolidazio bat, sozietate-kontrolaren aldaketa, aktiboen funtsezko transferentzia, SALESen berrantolaketa edo likidazioa egonez edo gertatuz gero, orduan, nahi adina, bildutako informazioa beste bati edo batzuei transferitu, saldu edo esleitu ahalko diegu, legez, datu-babes arloan indarrean dagoen araudiaren arabera.
6. SEGURTASUN NEURRIAK
SALESek DBEOk eskatzen dituen segurtasun-maila betetzen du eta haren jarduerak une bakoitzean tratatzen dituen datuen izaerari egokitzen dira. Zifratze-teknikak erabiltzen ditu, hirugarren bati gure zerbitzuak erabiltzen dituen erabiltzailearen identitatea arakatzen uzten ez diotenak. Era berean, jarduera gauzatzeko tratatzen diren datu pertsonalak anonimizatzeko teknika seguruak ere erabili ahalko dira. Hala ere, Internet bezalako hedabide baten segurtasun teknikoa guztiz menderaezina da eta hirugarrenenen erasoak egon daitezke, SALESek hori ekiditeko bere esku dauden baliabide guztiak jartzen dituen arren.
7. NAZIOARTEKO DATU-TRANSFERENTZIA
Erabiltzailearen datu pertsonalak lagatzen dizkiegu hirugarrenei Europako Esparru Ekonomikotik kanpo, transferentzia horretarako berme egokiak ezarriz eta datuen segurtasuna ziurtatzeko neurri tekniko eta antolaketa-neurri egoki guztiak hartuz.
Datuak transferitzeko berme egokiak ezartzeari buruzko informazio gehiago eskatu dezakezu mezu elektroniko bat bidaliz honako helbide honetara: dpo@solarprofit.es.
8. INTERESDUNEN ESKUBIDEAK ETA HAIEN JARDUERA
DBEOren eta DPBEDBLOaren arabera, erabiltzaileek honako eskubide hauek izango dituzte:
Zure eskubideak baliatzeko, Espainiako Datu Babes Agentziaren orri ofizialean eskuragarri dauden ereduak eta inprimakiak erabil ditzakezu (https://www.aepd.es/es/derechos-y-deberes/conoce-tus-derechos) eta SALESen Datu Babes Ordezkariarengana jo dezakezu dpo@solarprofit.es elektronikoaren bidez, REF: “Datu-babesa”.
9. ERABILTZAILEAREN BAIMENA
Erabiltzaileak Pribatutasun-Politika irakurri duela eta berariaz onartu duela adierazten du, tratamenduaren lege-oinarria bere adostasuna denean.
Erabiltzaileak bere gain hartzen du paragrafo honetan deskribatutako betebeharra ez betetzeagatik erabiltzaileak jasan dezakeen erreklamazio, isun edo zehapen ororen aurrean SALES ez kaltetzeko betebeharra.
10. ALDAKETAK PRIBATUTASUN POLITIKAN
Datu pertsonalak indarrean dagoen Pribatutasun-Politikan ezarritakoa aintzat hartuta baino ez ditugu erabiliko.
SALESek pribatutasun-politika hori edozein unetan aldatzeko eskubidea izango du eta aldaketa horiek argitaratzen diren egunetik aurrera sartuko dira indarrean. Beraz, politika hori bisitatzea gomendatzen da, politika horretara sartzen den bakoitzean. Uneren batean datu pertsonalak eskuratzeko unean adierazitakoa ez bezala erabiltzea erabakiz gero, Erabiltzaileari jakinaraziko zaio posta elektronikoz, betiere haren helbide elektronikoa badugu. Une horretan, gure pribatutasun-politika aldatu aurretik emandako datu pertsonalen beste erabilera edo zabalkunde batzuk baimentzeko aukera emango zaio.
Pribatutasun-politika honetako edozein klausula baliogabetzen bada edo baliogabetzat jotzen bada, horrek ez ditu gainontzeko baldintzak eragingo, baliozkoak izaten eta indarrean egoten jarraituko dute, une bakoitzean indarrean dagoen araudiaren arabera.
11. AINTZAT HARTU BEHARREKO LEGERIA
Emandako informazio guztiaren pribatutasuna, bai erabiltzaileak datu pertsonalak eskatzeko inprimakien bidez, edota grabazioaren bidez, indarrean dagoen datu-babes araudiak zehazten du, bereziki DBEOk eta DPBEDBLOak.